BILDUren oharra Errenteriako PSE-EE-k plazaratutako NOSKI aldizkariari buruz

Orereta – Errenteriako PSE-EE-k idatzi eta herriko buzoi guztietara banatutako NOSKI aldizkariaren edukien inguruan, Orereta -Errenteriako BILDUk zera adierazi nahi du:

1.- Urte batean, Erenteriako Udal Gobernuak egiturazko aldaketak egin ditu, hiria agertoki berri batera eramateko, non maila guztietan eragiten diguten oinarrizko arazoei erantzuna emango zaien: maila ekonomikoan, sozialean, politikoan, kulturalean eta elkarbizitzakoan. Horretarako hainbat proiektu egin dira eta egingo dira, eta horien artean Errenteria 2025 Plan estrategikoa nabarmendu nahi dugu, udazkenean herritar, eragile eta sektore ezberdinen parte-hartzearekin diseinatuko dena, eta hiriarentzat inflexio puntua suposatuko duena.

2.- Uste dugu, PSE-ren publikazioaren forma eta edukia ez datozela bat eztabaida politikoak izan beharko lukeen mailarekin. Pentsatzen dugu bereziki baztergarriak direla, manipulatutako datuak, nahita kontestutik ateratako adierazpenak eta zenbait irudi, helburu propagandistikoetarako bakarrik erabili izana, udal gobernuaren ekimena zikintzeko asmo hutsarekin.

3.- Aldizkarian jasotzen diren baieztapenek, asmo elektoral argia dute, eta ez dute errealitatea islatzen. Ez gara termino hauetan aurkeztutako eztabaida batean murgilduko, akusazio eta ezeztapenen dinamika batean, zeinak enfrentamentu jarrai batera eramango gintuzken. Hori bada haien asmoa, momentu honetatik adierazten dugu BILDU ez dela parametro horietan kokatuko, ulertzen dugulako hori dela gizarteak eskatzen diguna.

4.- Hau ez da herri honentzat nahi dugun politika egiteko modua. Ideien elkar trukeak, hiriaren eraikuntza ulertzeko modu ezberdinek edo diferentzia ideologikoek ere, ez dute suposatu behar maila politikoa, Errenteriako PSE-EE-k nahi duen mailara jeistea.

5.- Errenterian beharrezkoa den aldaketa politikoak, ikuspegi eta ardura politikoa eskatzen du guztion aldetik. Aldaketa erreala da, eta bada garaia PSE-EE horretaz konturatu dadin.

6.- Ikusirik nola aurreratu den azken urtean elkarbizitzaren bidean eta politika egiteko modu berrietan, duela gutxi arte oso urrunak ziren egoerak posible eginez, dei egin nahi diegu arku politikoko alderdi ezberdinei bide honetan jarrai dezaten, gogoratuz hori dela gizarte honek eskatzen diguna.

Tags: